Tendentziak
Blondieren eta The Clashen omenezko zapatilak atera ditu Conversek
Luzia Zugadi
Erredakzioa
Udaberritik aurrera egongo dira salgai zapatila berri hauek. Modelo ezberdinak daude eta 70. hamarkadako musika omentzen dute.
Conversek 70. hamarkadako musika taldeak omendu ditu bere zapatilen bilduma berrian. Hain zuzen ere, Blondie eta The Clash artisten omenezko edizio berezi bat atera du kirol-marka honek.
Blondieren omenezko diseinuak emakumeei zuzenduta daude, batez ere, eta The Clash taldearenak, berriz, gizonei.
Bota altuak nahiz baxuak atera dituzte eta diseinu ezberdinak daude aukeratzeko. Hauetako asko gainera aurtengo tendentzietara egokituta daude.
The Clashen zapatilek punk estiloa imitatzen dute. Txapak eta garezurrak dituzte eta London Calling diskoari omenaldia egiten diote.
Udaberrian iritsiko dira zapatila hauek dendetara.