Beste atentatu bat Iraken
41 lagun hil eta 106 zauritu dituzte atentatu batean, Bagdaden
Erredakzioa
Emakume batek gainean zeraman lehergailua zartarazi du erromes xiita talde baten ondotik igarotzean. Biktimen kopuruak gora egin dezakeela ohartarazi dute.
Gutxienez 41 pertsona hil dira gaur eta beste 106 zauritu, Bagdad iparraldean izandako atentatu suizidan, Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez.
Ekintzaile suizida batek gainean zeramana lehergailua zartarazi du erromes xiita talde baten ondotik igaro denean, Bob al Sham auzoan ospakizunetan ari zirela.
Zaurituetako batzuk larri daudela jakinarazi dute eta, beraz, datozen orduetan hildakoen kopurua haztea ez dute baztertu.
Aswat al Irak albiste-agentziaren arabera, ekintzaile suizida emakumezkoa zen.