Itxi

Ceara

Surf: Eneko Acero, euskaldunik onena Brasilen

K.I.

Erredakzioa

Etxekoak izan dira dominatzaile nagusiak, final laurdenetan zortzi partaidetatik zazpi brasildarrak ziren. Heitor Alves naguistu da.

WQS zirkuituko 6 izarreko txapelketa amaitu da Brasilgo Ceara probintzian. Hiru euskaldun izan ditugu parte hartzaileen artean, euren artean onena Eneko Acero izan delarik. Etxekoak izan dira dominatzaile nagusiak, final laurdenetan zortzi partaidetatik zazpi brasildarrak ziren. Heitor Alves naguistu da.

Olaturik gabe egon ziren txapelketako lehen egunetan, eta ostiralean ekin zioten lehiari, igandean amaituz. Aritz Aranburu lehen kanporaketan sartu zen uretara, eta txandan hirugarren geldituz kanporatu zuten. Hodei Collazo bigarren kanporaketan hasi zen lanean, eta hau ere lehenengotik kalera.

Emaitzarik onena Eneko Acerok lortu zuen, lehen bi kanporaketak gaindituz.

Hiru euskal surflari hauek Fernando de Noronha uhartean burutuko den 6 izar prime mailako txapelketan hartuko dute parte bihartik aurrera.

Albisteak (1)