Itxi

24. ekitaldia

Neguko triatloia: Vila eta Pereiro onenak Reinosan

K.I.

Erredakzioa

Patxi Vila eta Inma Pereiro Reinosa neguko triatloi gogorrean onenak izan ziren.

Proba entzutetsu honen hogeita laugarren ekitaldia izan da 2010ekoa eta bi euskaldun izan dira helmugara iristen lehenak: Patxi Vila eta Inma Pereiro. Hotza eta elurra izan ziren protagonistak.

Reinosa herriko kaleetan korrika egin zuten, bizikletan Alto Campoo mendira igo ziren, eta eski estazioan egin zuten iraupen eskiko proba.