Gertaera
Bi adingaberen desagerpena ikertzen ari dira Lleidan
Erredakzioa
Nerabeak atzo goizean joan ziren euren etxetik 100 eurorekin. Madrileko mutil batekin 'txateatzen' eman zuten larunbat arratsaldea.
17 eta 13 urteko bi lehengusinen desagerpena ikertzen ari dira Esquadra Mossoak. Adingabeak etxe berean bizi ziren Lleidako erdigunean eta atzo goizean, aurretik abisua eman gabe, bizilekutik joan ziren.
Adingabeak etxera itzultzeko zain egon ondoren eta hirian zehar bilatu eta gero, Lleidako Mossoen komisarian salatu zuen bart euren desagerpena nesken amonak.
Oraindik ez dago argi zergatik joan ziren, baina Segre egunkariak nesketako baten ahizparen adierazpenak bildu ditu eta, larunbat arratsaldea, Madrileko mutil batekin ''txateatzen'' eman zutela baieztatu du.
Familiar horren esanetan, etxebizitzatik joan aurretik, euretako baten amaren diru-zorrotik 100 euro hartu zituzten eta joan egin ziren, oraindik ez dakite non dauden.