Itxi

Osalanen datuak

Lan istripuak % 8,5 jaitsi dira EAEn 2009an

Erredakzioa

Orotara 95.177 lan istripu izan ziren Euskadin 2009. urtean, aurrekoan baino %8,47 gutxiago. Guztira 62 pertsona hil ziren lan istripuetan, 2008an baino %19,48 gutxiago.

Euskal Autonomia Erkidegoan baja hartzeko moduko 39.208 lan istripu gertatu ziren iaz, aurreko urtean baino %19,54 gutxiago.

Orotara 95.177 lan istripu izan ziren Euskadin 2009. urtean, aurrekoan baino %8,47 gutxiago. Guztira 62 pertsona hil ziren lan istripuetan, 2008an baino %19,48 gutxiago (15 hildako gutxiago izan dira aurten, Osalanen datuen arabera).

Carlos Zapatero Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordeak eta Pilar Collantes Osalaneko zuzendariak azaldu dituzte datuok hedabideen aurreko agerraldian.

Emaitza hauen arabera, lan istripu guztietatik 4.008 ''in itinere'' gertatu ziren.

Horrez gain, urtez urteko datuen arabera, jaitsierak izan ziren bai lan istripu arinetan (%19,58) eta baita lan istripu larrietan ere (%9,48). Guztira 38.890 eta 277, hurrenez hurren.

Osalan-ek eta Eusko Jaurlaritzak "arreta berezia" eskainiko diote eraikuntzaren alorrari. Iaz 14 langile hil ziren sektore honetan, eta bajadun lan istripuetan ere kopuru "garrantzitsua" izan zen eraikuntzan.

Osalaneko arduradunek aitortu dute iharduera ekonomikoa krisi garai honetan motelagoa izateak ere lagundu duela, baina urtero jaisten ari direla istripuak eta, beraz, datua estrukturala dela diote. Segurtasunari arreta handiagoa jartzeak istripuak murriztea ekarri duela nabarmendu dute.

Aurten beste erronka bat hartu du bere gain Osalanek. Gaixotasun profesionalak identifikatu eta guztiak zenbatzea.