Itxi

ETAren kontrako operazioa

Azken bi atxilotuek gaur deklaratuko dute Auzitegi Nazionalean

Erredakzioa

Bizkaian eta Gipuzkoan, bi egun lehenago atxilotutako bost lagunekin ustez zuten harremanagatik atxilotu zituen Ertzaintzak Zunbeltz Bedialauneta eta Urtza Alkorta.

Zunbeltz Bedialauneta eta Urtza Alkorta ETAko ustezko kideek gaur deklaratuko dute Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, iturri juridikoek eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman dutenez. Iragan ostegunean atxilotu zituen Ertzaintzak Ondarroan (Bizkaia).

Bizkaian eta Gipuzkoan, bi egun lehenago atxilotutako bost lagunekin ustez zuten harremanagatik atxilotu zituen Ertzaintzak Bedialauneta eta Alkorta (azken udal hauteskundeetan ANVko zerrendetan hautagai izan zen).

Bost atxilotu horiek espetxera bidali zituen iragan larunbatean Velascok, ETAko kide izatea egotzita.

Ertzaintzak egindako operazioan hiru ezkutaleku aurkitu zituzten Ondarroatik gertu, bertan ustezko ETAkideek lehergaiak gordetzen zituzten, Herrizaingo Saileko iturrien arabera.

Albisteak (6)