Estudioko 2. lana
Seiren disko berria grabatzen ari da
Garazi Urdanpilleta
Erredakzioa
Andoaingo Garate estudioetan ari dira lanean Kaki Arkarazorekin. Marraren beste aldean zu jarri dio izena talde bizkaitarrak lan berriari.
Seiren taldea lanean ari da. Talde bizkaitarra estudioko bigarren lana grabatzen hasia da. Andoaingo Garate estudioetan ari dira lanean Kaki Arkarazorekin eta dagoeneko jarri diote izena: Marraren beste aldean zu.&' || 'nbsp;
Disko berria martxoan kaleratuko dute Brian´s Records zigilupean eta hamar abestiz osatutako lana izango da, horietako bat instrumentala. Aurrerapen singlea dagoeneko entzungai daukagu: "Bere oroimenean".