Emakumeen kontrako indarkeria
Emakume baten aurkako sexu-erasoa Bilboko metroan
Erredakzioa
20 eta 22 urteko bi gaztek biktima inguratu zuten, eta jipoi bat eman ostean, bularra eta ipurdia ukitzen hasi ziren. Erasotzaileak atxilotuta daude.
Ertzaintzak 20 eta 22 urteko bi mutil atxilotu zituen atzo gauean, Bilboko metroan emakume gazte bati sexu-erasoa egiteagatik.
Gertakariak 22:30 inguruan jazo ziren. Biktima andenetako batean bakarrik zegoen eta bat-batean bi atxilotuek inguratu eta kolpatu egin zuten. Ondoren bularra eta ipurdia ukitzen hasi zitzaizkien.
Ertzaintzak azaldu duenez, metroko zaintzaile batek erasoa ikusi eta emakumeari laguntzera bertaratu zen, laguntza eskatzen zuen bitartean.
Ertzaintza heldu artean, zaintzaileek erasotzaileak atxikita izan zituzten. Bi gazteak oso urduri eta oldarkor zeudela zehaztu dute.
Bi anbulantzia bertaratu ziren erasoaren tokira. Emakumeak hainbat kolpe zituen ostikadak eta ukabilkadak eman zizkiotelako. Zaintzaile batek ere zauriak zituen beso batean.
Sexu-erasoa eta lesioak eragitea leporatuta, atxilotuta eraman zituzten bi erasotzaileak. Datozen orduetan eramango dituzte epailearen aurrera.