Alerta-egoeran
Kanariar Uharteetako eskolak itxi dituzte ekaitzengatik
Erredakzioa
Euriak gutxitu diren arren, klaseen etena indarrean dago. Denboraleak errepide mozketak eragin ditu eta 27.369 erabiltzaile elektrizitate-hornidurarik gabe geratu ziren atzo.
Iragan larunbatetik Kanariar Uharteak astintzen dituen ekaitzak Tenerifeko uhartea bereziki zigortu du. Atzoko euri indartsuek&' || 'nbsp; -200 litro metro koadroko bi ordutan- olatuei bide eman diote eta itsasontziak porturatzeko arazoak eragin dituzte eta 31 lagun euren etxeetatik atera dituzte uholdeak zirela eta.
Larrialdi egoera horregatik, Kanarietako Gobernuko Hezkuntza, Kultura, Kirola eta Unibertsitate Kontseilaritzak komunikatu batean jakinarazi zuen gaur ez zirela klaserik emango artxipelagoko irletan. Atzo eguerdian, denboralearen zetorrenez, ikastetetxeak itxiko zituztela aurreratu zuten, eta gaur euriak gutxitu diren arren, klaseen etena indarrean dago.
Halaber, mugikortasun arazoak eragin ditu euriak. Guztira 12 errepidek kalteak dituzte Tenerifeko irlan, 8 Hierron eta bat Gomeran.
Gainera, 27.369 erabiltzaile elektrizitate-hornidurarik gabe geratu ziren atzo. Telefonia finkoko zerbitzua guztiz leheneratu dute eta telefonia mugikorrekoari dagokioenz, Gomeran ez dago zerbitzurik, % 7 Tenerifen eta Palman eta % 22 Hierron.
AEMET, Estatuko Meteorologia Agentziaren arabera, alerta laranja indarrean dago gaur euriengatik eta horia haize eta olastuengatik.