Bigarren Mailakoa, ostiralez
Datorren astetik aurrera, BBVA Ligako partida bat astelehenetan
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Futbol Liga Profesionalak neurria ofizial egin du eta otsailaren 12tik aurrera jarriko da martxan.
Espainiako Futbol Liga Profesionalak ofizial egin du astebarruan BBVA Ligako eta Adelante Ligako partida bana jokatuko dela datorren astetik aurrera.
Ostiraletan Adelante Ligako partida bat jokatuko da jardunaldiro eta BBVA Ligako beste bat astelehenean. Neurria otsailaren 12an jarriko da martxan. Ostiral horretan Bigarren Mailako partida bat jokatuko da eta otsailaren 15ean (astelehena) Lehen Mailako norgehiagoka bat jokatuko da.
Ez da astebarruan jardunaldirik egongo Espainiako selekezioak eta 21 urtez azpiko selekzioak astebarruan jokatzen duenean.