Itxi

Tendentziak-Euskal markak

Malumisanek bitxiak diseinatzen ditu, larrua eta metala nahastuz

Luzia Zugadi

Erredakzioa

Sestaoko neska honek material ezberdinekin egindako eskumuturrekoak, eraztunak, lepokoak eta belarritakoak diseinatzen ditu.

Argazkian ikusten diren diseinuak Sestaoko Lourdes izeneko emakume batenak dira. Eskulanetarako zuen zaletasunak bultzatuta, Malumisan marka sortu zuen Lourdesek aspaldi eta 2009ko irailean blog bat ireki zuen, larrua, metala, kalamua, alanbrea, perlak eta harriak nahastuz sortzen dituen osagarriak lau haizetara zabaldu eta jendeari bere diseinuak erosteko aukera emateko.

Lanbidez erizaina bada ere, Lourdesek gogoko du bitxiak diseinatzea. Lepokoak, eskumuturrekoak, belarritakoak nahiz eraztunak diseinatzen ditu eta osagarri guzti hauek prezio nahiko merkeetan saltzen ditu.

10-12 euro inguru balio dute belarritakoek, 20 eta 30 inguru eskumuturrekoek eta lepokoak, asko jota, 40 eurotan saltzen ditu, Artesanum online dendan.