Itxi

Akordiorik gabe Gipuzkoan

Sindikatuek ezetz esan diote Adegiren proposamenari

ETB

Erredakzioa

Gaur metalgintzako negoziazio mahaiak Gipuzkoan egindako bilera akordiorik gabe bukatu da. Adegik lan ordu gehiago eta soldatak izoztea proposatu du.

Adegik egindako proposamerai (lan ordu gehiago, eta soldatak izoztea) uko egin diete sindikatuek.

Bizi dugun egoera ekonomikoa kontuan hartuta, Adegik ezinbestekotzat jo du produktibitatea igo eta kostuak murriztea. Sindikatuentzat, ordea, onartezina da proposamena.

Aurten metaleko hitzarmenerako aurkeztutako plataforman, soldaten igoera izoztea eta urtean 58 lan ordu gehiago egitea proposatzen du Adegik.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek probokaziotzat jo dute Adegiren proposamena. Are gehiago, patronalak akordiorik ez duela nahi argi ikusten dela azaldu dute.

Hori horrela, oraingoz ez dute akordiorik lortu.

Gipuzkoan metalaren hitzarmenak 60.000 langileri eragiten die.