Itxi

Iruzkina New Yorketik

Ez gaude galduta

Olatz Arrieta

New York

Olatz Arrieta ETBren New Yorkeko berriemaile bereziak "Lost" telesariaren azken denboraldiaren hasierak AEBetan izan duen oihartzuna azaldu du. Iruzkinak ez du lehen atalaren edukia ezagutarazten.

Atlantikoaren bazter honetan Europatik baino gertuago gaude. Telebistaren historian egon den hegazkin istripurik ikusgarrienak eta misteriotsuenak utzi dizkigun zalantzak argitzetik bi kapitulu gertuago.

“Lost” ABC telebistako telesailaren azken denboraldiaren hasiera Estatu Batuetako komunikabide guztietan da albiste eta telesaila ikusten ez dutenek ere badakite Barack Obamak joan den astean hitz egin zuela Kongresuaren aurrean, aste honetan, asteartea dagoeneko aukeratuta zegoelako “Lost” telesaila itzultzeko, eta data aldatua ezina zela telesailak hartu duen indarrarengatik.

Estatu Batuetan gertaera garrantzitsu bat gertatzear badago, gertaera telebistaz elkarrekin ikusteko ohitura dute herritarrek. Watch party delakoak dira.

New Yorken, esaterako, Southern Hospitality jatetxe tabernan, Upper Eat Side auzoan, Dharma eta Oceanic edariak zeuden salgai definizo handiko telebista pantailetan “Lost “ ikustera bildu zirenentzako.

Milaka watch party egin dituzte Estatu Batuetako txoko guztietan, etxeetan, tabernatan, hoteletan… Eta egunean zehar, estreinaldiaren gaua iritsi aurretik, ABC telebista katea zirkikatzen aritu da erantzunik gabeko galderakin: Zergatik gaude irla honetan? Nor hilko da? Nor aterako da bizirik?

Azken bost sasoietako bilduma eta bi kapitulu berriak ikusi eta gero gaueko 23:30ean “Lost” telesailaren jarraitzaileak telebistari begira zeuden berriro, ABC kateak Nightline albiste saioaren emanaldi berezia zuen “Lost” eko aktoreekin.