Itxi

Errekorra

Alemaniar batek Empire Statera igoera bosgarren aldiz irabazi du

Erredakzioa

Partehartzailerik beteranoena Ginette Bedard 76 urteko emakume bat izan da eta froga 22 minutu eta 35 segundotan bete du.

Thomas Doldek, 25 urteko gazte alemaniar batek, elkarren segidako bosgarren aldiz irabazi Empire State Buildingera igoera. Ekitaldia 1978tik antolatzen duten New Yorken.

New York Road Runners (NYPP) elkarteak antolatzen du froga eta adierazi dutenez, Doldek 10 minutu et a16 segundo behar izan ditu goraino iristeko, iaz lortu zuen bere markarik onena baino hamar segundo gehiago.

Garaipen honekin, alemaniarrak Al Walquiek eta Paul Crakek osatutako taldean sartzea lortu du, izan ere, horiek dira New Yorkeko eraikinik altuenean bost garaipen dituzten partehartzaile bakarrak.

Emakumeen artean, garailea Zelanda Berriko Melissa Moon izan da. 40 urteko emakume honek lehen aldiz parte hartu du ekitaldian eta 13 minutu eta 13 segundoko marka egin du.

Partehartzailerik beteranoena Ginette Bedard 76 urteko emakume bat izan da eta froga 22 minutu eta 35 segundotan bete du.

Bideoak (1)