Itxi

Brasilgo txapelketa

Surfa: Aranburu, kalera Brasilen

K.I.

Erredakzioa

Bere txandan hirugarren postuan bukatu du zarauztarrak.

Fernando de Noronha uhartean hasi da Hang Loose Pro txapelketa, 6 izar prime mailakoa. Lehen kanporaketa ia osoa egin ahal izan dute lehen jardunaldian. Bertan parte hartu du Aritz Aranburuk, kanporatua izan delarik.

Bere txandan hirugarren postuan gelditu da zarauztarra, txapelketan aurrera egin ezinik. 5.7 eta 5.8 puntu jaso dituzte Aritzen bi olatu onenek, eta ez dira nahikoa izan.

Oroitzapen oneko txapelketa da hau Aranbururentzat, 2007an irabaztea lortu baitzuen. Oraingoan ez da posible izan, eta denboraldi hasiera txarra egin du Brasilen, parte hartutako bi txapelketatan kanporaketarik ez baitu gainditu.
Hang Loose Pro honetako bigarren kanporaketan hasiko dira lanean Hodei Collazo eta Eneko Acero.

LEHEN KANPORAKETA

3 11.50 Aritz Aranburu EUK
2 13.60 Messias Felix BRA
1 13.70 Alan Donato BRA
4 6.17 Jesse Mendes BRA

BIGARREN KANPORAKETA

8. txanda

Heitor Alves BRA
Hodei Collazo EUK
Marlon Lipke DEU
Dunga Neto BRA

14. txanda

Paulo Moura BRA
Eneko Acero EUK
Pedro Henrique BRA
Chris Waring USA