Itxi

Aramaion

Sokatira: Txapelak esperotako buruetara

K.I.

Erredakzioa

Abadiño nagustitu zen gizonezkoetan eta Badaitozek irabazi zuen emakumezkoetan.

Pasa den asteburuan Aramaion sokatirako pisu ezberdinetako txapelak zeuden jokoan. Gizonezkoetan, 600 kilotan, Abadiño nagusitu zen. emakumezkoetan, 540 kilotan, Badaiotzek irabazi zuen.

Abadiño zen faborito nagusia txapela irabazteko, baina ligaxkan gertaturikoa gogoan, Amaiurrek zer egin zezakeen zegoen ikusgai. Bizkaitarrek ez zuten husik egin, Aramaion tiraldi denak irabazi zituen Abadiñok.

540 kilotan jada erabakita zegoen nortzuk izango ziren txapeldunak, baina horrek ez du esan nahi Badaiotz arratsalde pasa joan zenik: dena irabazi zuten txapela bururatzeko egunean.