Lehia
Googlek tablet bat kaleratu nahi du Appleri aurre egiteko
Erredakzioa
Aparatua Chrome sisteman oinarritua egongo litzateke. Enpresak hainbat diseinu aurkeztu ditu bere webgunean.
Appleren iPadek lehiakide berria izan lezake etorkizunean. Glen Murphyk, Chrome OS sistemaren diseinatzaileetako batek, sortutako kontzeptu bat da eta Chromium proiketuaren webgunean aurkeztu dute. Horrela, Googlek Chrome sisteman oinarritutako eta tablet itsurako hainbat diseinu aurkeztu ditu.
Webgunean adierazi dutenez, Googleren tabletak programa bat baino gehiago batera erabiltzeko aukera emango luke, ziur asko kamara izango luke eta flasha jasango luke. Horrez gain, hardwareak gailuaren funtzionaltasuna handitzeko beharrezkoak izango liratekeen konexioak izango lituzke.
Proposamenak, gainera, lekuz aldatu daitekeen teklatu bat izan lezake pantailan. Horrez gain, bilaketa aplikazioak edo erlaitz ugarirekin lan egiteko erabiltzailearen interfazea izateko aukera izan lezake.
Proiektuaren webgunean interfazearen ezaugarri nagusiak eta tablet horren funtzionaltasunak erakusten dituen bideo bat ere eskaintzen dute.