Itxi

Erreformak

Gobernuak 25 urtera igo nahi du pentsioak kalkulatzeko epea

Erredakzioa

Hala zehazten da Espainiako Gobernuak Europako Batzordera igorritako 2009-2013 Egonkortasun Planaren txostenean eta gastu publikoa murriztea izango luke helburu. Egun epe hori 15 urtekoa da.

Espainiako Gobernuak beste hamar urtez luzatu nahi du (25 urtera arte) pentsioak kalkulatzeko kotizazio-epea.

Europako Batzordera txosten bat igorri du 2009-2013 epealdirako egonkortasun plana zein den zehaztuz eta hala agertzen da bertan. Neurri hori hartuta gastu publikoa murriztuko litzatekeela argudiatzen da.

Dokumentu horren arabera, erretiroa hartzeko adina 67 urtera atzeratuta eta pentsioak kalkulatzeko epea 25 urtera atzeratuta, 2030. urtetik aurrera pentsioetarako gastua aurreztuko litzateke: Barne Produktu Gordinaren % 4, hain zuzen ere.



Albisteak (3)

Bideoak (1)