Gobernuaren datuak
Espainiaren zor publikoa % 74,3koa izan liteke 2012 urtean
Erredakzioa
Dena dela, Zapateroren Gobernuaren ustez, konomiak okerrera egingo balu, zorra %75,8ra ere igo liteke.
Espainiaren zor publikoak goranzko joeran jarraituko du hurrengo urteetan eta Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 74,3ra iritsiko da, Espainiako Gobernuak 2009-2013 Egonkortasun Planean aurreikusi bezala.
Txosten horren arabera, iazko amaieran zor publikoa BPGren % 55,2koa zen, hots, Europako batez bestea (% 78,2) baino 20 puntu txikiagoa.
Dena dela, hurrengo urteetara batez bestera hurbiltzen joango da. Hain zuzen ere, zorra % 65,9koa izango da aurten, % 71,9koa 2011n eta % 74,3koa 2012n.
Espainiako Gobernuaren kalkulu orokorra hori bada ere, ez da baztertzen zifrak gordinagoak ere izatea.
Adibidez, ekonomiak okerrera egingo balu eta aurreztea areagotzen bada, zorra % 75,8koa izan liteke, eta interes-tasa puntu erdi baino gehiago igoko balitz, % 77,7koa izan liteke.