Itxi

Spamfighter enpresaren ustez

Appleren iPadaren promozioak iruzurra areagotu du Interneten

Erredakzioa

Maulak ehuneko 30 igo dira azken astean. Konpainiak iristen diren publizitateko emailetan azaltzen diren esteketan ez klikatzea gomendatu du.

Spam kasuak eta maula zibernetikoak areagotu ditu Appleren iPad berriaren aurkezpenak ehuneko 30 igo dira aste honetan, horrela adierazi du Spamfighter spamari aurre egiteko enpresa espezializatuak.

iPadak sortutako ikusmin handia "pirata informatikoek ''spama'' eta ''pishinga'' sortzeko aitzaki bikaina izan da", adierazi du Spamfighter enpresak komunikatu batean. Gainera, horrelako postak goraka jarraituko duela aurrikusi dute.

Konpainiak iPadari buruzko publizitatea jasoz gero, azaltzen diren esteketan ez klikatzea gomendatzen du. Horrez gain, gomendagarria da spama ekiditeko filtro bereziak erabiltzea.

Albisteak (1)