Itxi

A gripea

Txerto kanpaina irekita jarraitzen du EAEn

Erredakzioa

Bengoak aitortu du emaitza ez dela "espero zutena", baina birusak "hor jarraitzen" duela baieztatu du nahiz eta estaldura % 26koa izan den. Kanpainaren hasieratik, 104.884 lagunek jarri dute txertoa.

Rafael Bengoa Osasun sailburuak A Gripearen aurkako Euskadiko kanpainaren azterketa egin du.

Bengoa, Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordearekin eta Mertxe Estebanes Osasun Publikoko zuzendariarekin batera agertu da. A gripearen aurkako txertoen estaldura "espero zutena" izan ez den arren (% 26), birusa "hor jarraitzen" duela azpimarratu du, eta horrenbestez, txerto kanpaina irekita jarraitzen du, Mundu Osasun Erakundeak pandemiaren alerta maila gutxitu arte.

Osasun sailburuak zehaztu duenez, hurrengo kanpainetan beharrezkoa izango da "biztanleriak txertoen segurtasunean eta eraginkortasunean konfiantza berreskuratzea", eta osasun-langileen artean ere, sentsibilizazio kanpaina egitea, izan ere, horien % 9,5ek besterik ez dute txertoa jarri.

A gripearen aurkako kanpaina azaroaren 16an (haurdunentzat, azaroaren 26an) abiatu zuten EAEn, eta ordutik, 104.884 dosi eman dituzte. Txerto gehienak gaixo kronikoei eman dizkiete, guztira 97.689, talde honen % 26,6ri, alegia.

Osasun Publikoko zuzendariaren hitzetan, badago txertoa jartzen jarraitzen dutenak, azken astean 500 lagun inguru.



Albisteak (1)