Itxi

Berritasuna

Binakako txapelketa: Aritz Laskurain, kiroltasun sariaren buru

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Hamabi botorekin dago lidergoan. Bigarren postuan Beroiz aurkitzen da 11 botorekin eta Pascual da hirugarren 10 botorekin.

Binakako txapelketak badu aurten berritasun nagusi bat. Kutxak babestuta kiroltasunaren saria emango da. Epaimahaia, epaileek, kazetariek eta zaleek osatzen dute.

Lehiaketa batzordeak jakinarzi duenez lehen itzulia amaitu ondoren sailkapena honela dago:

1. Laskurain, 12 boto
2. Beroiz, 11 boto
3. Pascual, 10 boto
4. Mendizábal II, 9 boto
5. Mtz. de Irujo eta Zubieta, 8 boto
6. Titin, 7 boto
7. Gonzalez, 5 boto
8. Bengoetxea VI eta Olaizola II, 4 boto
9. Berasaluce VIII, P.Ruiz eta Xala, 3 boto
10. Begino, Beloki, Olaizola I eta Apraiz, 2 boto
11. Otxandorena, boto bat