Itxi

Gaur, Ajuria Enean

De la Vegak eta Lopezek bilera egingo dute, Europaz hitz egiteko

Erredakzioa

De la Vegak Europar Batasuneko presidentziari begira Espainiako Gobernuak dituen egitasmoak azalduko dizkio lehendakariari. Jaurlaritzak ere bere proposamenak luzatuko dizkio De la Vegari.

Maria Teresa Fernandez De la Vega Espainiako Gobernuko presidente ordeak bilera egingo du gaur Gasteizen Patxi Lopez lehendakariarekin, Europar Batasuneko Espainiako presidentziari buruz hitz egiteko.

Bilera Ajuria Enean egingo dute, lehendakariaren etxean. Gobernu biek ohar batean azaldu dutenez, De la Vegak Europar Batasuneko presidentziari begira Espainiako Gobernuak dituen egitasmoak azalduko dizkio lehendakariari. Jaurlaritzak ere bere proposamenak luzatuko dizkio De la Vegari.

Datorren igandetik asteartera Donostian, Europako Ministroen bilera izango da. Europar Batasuneko 27 herrialdeetako Industria eta Ikerkuntza ministro guztiek parte hartuko dute ekimen horretan, eta horri buruz hitz egiteko ere egingo dute De la Vegak eta lehendakariak biharko bilera.

Horrez gain, Espainiak Europar Batasuneko presidentziak emango dituen sei hilabeteei buruz ere mintzatuko dira. Bileraren ostean agerraldia egingo dute hedabideen aurrean.

Bestalde, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea lehendakariarekin bilduko da hil honetako 24 edo 25ean, PSE-PP akordioa aztertzeko.