Finalerdiak
Sevilla-Getafe, Kopa: Jimenezen gizonak, joanekoan nagusi (2-0)
Erredakzioa
Luis Fabianoren eta Mariok bere atean sartutako golekin aurrerapausoa eman zuen Sevillak. Gaur neurtuko dituzte indarrak Atletico Madrilek eta Racingek.
Sevillak Kopako finalerako txartela eskuratzeko bidean aurrerapausoa eman du finalerdietako joaneko partidan Getafe 2-0eko markagailuarekin mendean hartuta. Lehen zatian gola sartzeko aukerak sortu zituen Madrilgo taldeak, baina Luis Fabianoren eta Mariok bere atean sartutako golak nagusitu ziren markagailuan.
Aurreneko gola atsedenaldira heldu baino pixka bat lehenago iritsi zen: Adrianok ondo erdiratu zuen hegaletik eta Luis Fabianok gaizki atera zen Ustari gainditu zuen. Partida erabakita zegoela ematen zuenean agertu zen Navas. Eskuin hegaletik jokaldi bikaina egin zuen gazteak eta haren erdiraketa bere atean sartu zuen Getafeko Mariok (2-0).
Fitxa teknikoa:
2 - Sevilla: Palop; Adriano, Stankevicius, Escude, Fernando Navarro; Jesus Navas, Zokora, Renato, Perotti; Luis Fabiano (Kanoute, 67'') ea Negredo (Romaric, 36'')(Duscher, 86'').
0 - Getafe: Ustari; Cortes, Cata Diaz, Mario, Mane; Casquero, Boateng, Pedro Leon, Parejo (Albin 72''), Manu Del Moral (Miku 78''); eta Soldado.
Golak:
1-0: 45'': Luis Fabiano,
2-0: 78'': Mariok bere atean.