Itxi

Liburu elektronikoak

Amazonek Kindlea hobetuko du Appleri aurre egiteko

Erredakzioa

Online dendak Touchco ukipen-pantailen teknologian espezializatutako konpainia erosi du.

The New York Times egunkariak adierazi duenez, Amazon Interneteko dendak ukipen-pantailen teknologian espezializatutako konpainia bat erosi du. Erosketa enpresaren Kindle liburu elektronikoen irakurlearen salmentak igotzeko izan daitekeela adierazi dute.

Egunkariak jakinarazi duenaren arabera, eskuratutako konpainiak Touchco izena du eta New Yorken du egoitza. Horrela, operazio hau Interneteko dendarik handienak Kindlea hobetzeko estrategia bat izan liteke, izan ere, gaur egun hainbat enpresa goraka doan liburu elektronikoen merkatuan lehian ari dira.

Sektore honetako lehia areagotu egin da Appleren iPadarekin. Adituen ustez, liburu elektronikoak irakurtzeko aparatuentzat mehatxu garrantzitsua da.

Touchcoren teknologia Applek erabiltzen duena baino ekonomikoagoa da eta aldi berean kontaktu puntu gehiago izatea uzten du. Egunkariak azpimarratu du "teknologiak Amazoni Kindlearen pantaila koloretazkoa izatea utziko" liokeela.