Itxi

Protestak

Sindikatuak kalera aterako dira erretiro adina luzatzearen aurka

Erredakzioa

CCOO sindikatuak iragarri duenez, mobilizazioak hilabete amaieran egingo dituzte, probintzietako hiriburu guztietan. Oraingoz, baina, baztertu egin dute greba orokorra deitzea.

Ignacio Fernandez Toxo CCOO sindikatuko idazkari nagusiak mobilizazioak iragarri ditu gaur hilabete amaierarako, erretiro adina 65 urtetik 67ra luzatzeko Espainiako Gobernuak duen proiektuaren aurka protesta egiteko.

"Ikusiko dugu gizartearen eta batik bat langileen babesa daukagun alternatiba bat egiteko", esan du Toxok Telemadrilen.

Aipatu zentralaren buruak ziurtatu du UGT ados dagoela neurriekin, eta orain "proposamena" baino ez dena "erreforma" ez bihurtzeko itxaropena agertu du.

"Ezinbestekoa da sindikatuak batera egotea, baina badakit zaila dela", esan du.

Baztertu egin du greba orokorra

Nolanahi ere, Toxok baztertu egin du greba orokorra deitzea, oraingoz behintzat.

Bere ustez, Espainiako Gobernuak pentsioen harira aurkeztutako neurriak ez dira "batere beharrezkoak", eta Gizarte Segurantzaren eta pentsioen egoerei buruz helarazten ari den mezua ez da zuzena.

Albisteak (2)