Tendentziak-Euskal markak
Bilduma alaia eta modernoa aurkeztu du Loreak Mendianek udarako
Luzia Zugadi
Erredakzioa
Peruko kulturan, country estetikan, Erresuma Batuko modan eta 80. hamarkadako tenisean inspiratu da euskal marka hau udako bilduma diseinatzeko orduan.
Loreak Mendian euskal markak toki eta garai oso ezberdinetara zuzendu ditu bere begirada eta pentsamenduak 2010eko udaberri/udako bilduma osatzeko.
Alde batetik, ohi bezala, artea, musika eta surfa uztartu ditu bilduma berrian, baina, era berean, Peruko kulturan, country estetikan, Erresuma Batuko modan eta 80. hamarkadako tenisean inspiratu da jantziak diseinatzeko orduan.
Influentzi estetiko nahiz kontzeptual hauen emaitza, ñabarduraz betetako bilduma bat izan da: akabera naturalak, laukiak, country estiloa, bost poltsikoko arropak, detaile etnikoak... dituena.
Oro har, bilduma alaia eta koloretsua atera du Loreak Mendianek, modernoa eta halaber, atenporala.