Otsailaren 5ean
Gasteizko Principal Antzokian ere taularatuko dute Urtainen bizitza
Erredakzioa
Animalario konpainiak eraman du antzerkietara eta Roberto Alamo eta Alberto San Juan dira protagonista, besteak beste. Joan den urteko abenduan Arriaga Antzokian izan zen antzezlana ikusgai.
Otsailaren 5ean&' || 'nbsp;Urtain antzezlana hartuko du Gasteizko Principal Antzokiak, arratsaldeko 20:30etik aurrera. Jose Manuel Ibar boxealariaren bizitza taula gainera eraman dute Espainiako Zentro Dramatikoak eta Animalario konpainiak, Andres Limaren zuzendaritzapean.
2008ko irailean estreinatu zuten antzezlana eta demokraziarako trantsizioangertatutako mitoaren gainbehera du aztergai. 70eko hamarkadan, bi aldiz izan zen Urtain Europako txapeldun pisu astunen kategorian. Erregimeneko politikarieta prentsak, ordea, ahaztu egin zuten boxealaria eta bere buruaz beste eginzuen, alkoholaz eta zorrez gainezka. 1992ko uztailean jazo zen hori,Bartzelonan Olinpiar Jokoak gertatzen zirenean.
Alberto San Juan, RaulArevalo, Maria Morales eta Luz Valdenebro dira lan honen protagonistak, besteak beste. Bilbon 2009ko abenduan eskaini zuten antzezlana, eta orain Gasteizen ere izango da ikusgai. Sarreren prezioa 18, 12 eta 6 eurokoa da eta Vital Kutxan daude salgai.