Doako bideo-jokoa
'Mendigogame', Facebooken
Erredakzioa
Facebookera salto egin du Interneten eztabaida handia sortu duen bideo-joko honek. Jokalaria mozkortu, zaborra jaso edo limosna eskatu behar du, eskalerik onena bihurtzeko.
''Mendigome''-k StreetRivals bertsio berria estreinatu du Facebooken; Interneten eztabaida handia sortu duen estrategia bideo-jokoak Facebookerako bakarrik pentsatua dagoen bertsioan aurkeztu dute eta bertan eskale onenean bihurtu behar da jokalaria.
Jokalarien ekintza nagusien artean, mozkortzea, zaborra jasotzea edo limosna eskatzea daude. Bideo-joko arrakastatsuaren bertsio digitala Farbflut Entertaiment enpresa alemaniarrak atera zuen orain dela hiru urte.
Facebookerako bertsio berri honetan jokalariaren helburua da beste eskaleekin borrokatzea, botilak jasotzea eta musika-tresnak jotzen ikastea.
Londresen hasi, eta munduko hiriburu nagusietan zehar, eginkizun ezberdinak jorratu beharko dituzte: hiriburu jendetsu horietako kaleetatik biluzik korrika egin behar dute. Gainera, StreetRivals-en zaplastekoak edo musuak elkar eman ahal dituzte jokalariak.
20.000 jokalarik parte hartu dute StreetRivals-en Facebookeko nazioarteko aurkezpen egunean; bideo-jokoaren sortzaileen (21 urtekoak) hitzetan, ''etxerik gabeko'' lagunen egoeraz jabetzea ahalbidetuko die jokalariei.