Ikerketa baten arabera
AEBetako gazteek blogen erabilera murriztu dute
Erredakzioa
Sare sozialek eta mugikorrek eskaintzen duten azkartasuna nahiago dute gazteek, eta horregatik blogek interesa galdu dute.
12 eta 17 urte bitarteko AEBetako gazteek % 14 murriztu dute blogen erabilera 2006tik, inkesta baten arabera. AEBetan egindako azterketak azaltzen duenez, Interneteko erabiltzaile gazteenak blogetan interesa galtzen ari dira, eta sare sozialetan edo mugikorretan erabiltzen diren tresnatara jotzen ari dira, bertan idazkera laburragoa delako.
30 urte inguruko gazteek, ostera, % 7 gehiago erabiltzen zituzten blogak 2007an eta %11 2009an.
Sare sozialen ospeak gora egiten duen heinean erabiltzaileak ''macro-blogging''etik ''micro-bloggin''era jotzen dute, komunikazio tresna mota ugari aurkitzen dituztelako bertan.
Tresna berriek eskaintzen duten azkartasuna nahiago dute gazteek, idaztea eta irakurtzea aspergarria delako.