Urdulizen
Binakako txapelketa: Irujo eta Eulate, kontu zaharrak berritzera
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Beroizen ordez jokatuko du Eulatek Asier Olaizolaren eta Apraizen aurka.
Binakako txapelketan bosgarren jardunaldiko partiduak jokatuko dira asteburuan. Aurreneko partida gaur Urdulizen jokatuko da. Irujoren eta Beroizen ordez arituko den Eulate Olaizola I.aren eta Apraizen aurka.
Aspeko bikotea da txapelketako liderra jokatutako partida denak irabazita. Asegarcekoek, aldiz, neurketa bakarra irabazi dute.
Ikustekoa izango da baita ere Irujo eta Eulate berriro elkarrekin txapelketan. Biek 2006ko txapelketa irabazi zuten.
Jaialdiko aurreneko partida promozio txapelketrakoa izango da. Diaz eta Oteiza Berasaluze IX.aren eta Larrinagaren aurka.
ETB-1k osorik eskainiko du jaialdia.