Euskadi marka eramango du
Athletic: UEFA Europa Leaguerako elastiko berria aurkeztu dute
A.B.
Erredakzioa
Lehendakaritzan aurkeztu dute eta bertan izan dira Fernando Garcia Macua Klubeko presidentea, Patxi Lopez lehendakaria eta Josu Jon Imaz Petronorreko presidentea.
Gaur eguerdian aurkeztu dute Lehendakaritzan Athleticek UEFA Europa Leaguean eramango duen elastiko berria. Euskadi marka berria ermango du publizitate bezala Petronorren ordez.
Ekitaldian Fernando Garcia Macua Athleticeko presidentea, Patxi Lopez lehendakaria eta Josu Jon Imaz Petronorreko presidentea egon dira.