Itxi

Analisia

Wall Streeteko indizeek jaitsiera handiak izan dituzte

Norbolsa

Jaitsiera langabezia-laguntzen eskaeren portaera txarrarengatik eta Europako herrialde periferikoen zor publikoari buruzko ziurgabetasunarengatik jazo da.

Wall Streetek jaitsiera handiekin bukatu du eguna, gainerako merkatu orokorrek bezala, langabezia-laguntzen eskaeren portaera txarrarengatik eta Europako herrialde periferikoen zor publikoari buruzko ziurgabetasunarengatik.

Indize nagusiek azken bederatzi hiletako portaerarik txarrena izan dute. Dow Jones %2,6 jaitsi da eta 10.000 puntuko maila psikologikoa galdu dute. Bestalde, SP500 %3,1 baino gehiago jaitsi da. Nasdaq %3 jaitsi da.

Emaitzei dagokienez, Ciscok %0,4ko igoerarekin bukatu du eguna, bezperan, aurreikuspenak gainditu dituzten diru-sarreren hazkunde-aurreikuspenak eta emaitzak jakinarazita. Halaber, Visa, egunaren zati handi batean positibo mantendu dena, %0,4 jaitsi da, hiruhileko zenbaki sendoak jakinarazita. Bestalde, Mastercard homologoa %10 jaitsi da, hiruhilekoaren zifra txarrengatik.

Arlo positiboan, banaketa-sektorearen barruan, AbercrombieFitch eta de Gapen %4 eta %2,4ko igoerak aipatu behar ditugu, adituen aurreikuspenak gainditu dituzten salmenten igoerarengatik. Era berean, Macy¿s %2,6 igo da, urterako balioespenak gorantz berrikusita.

Sektore mailan, nabarmendu behar dira banku-sektorea eta oinarrizko industria portaera txarrarengatik. Horrela, esaterako finantza-arloko SP indizea %4 baino gehiago jaitsi da, AEBko banku nagusiek izandako %4 baino handiagoko jaitsierengatik.


* Norbolsaren informazioa