Aurkikuntza astronomikoa
% 20 gorriagoa da Plutón, Hubble teleskopioaren arabera
Erredakzioa
Hubblek hartutako irudiek erakusten dutenez, nitrogeno izoztuko gainazala distiratsuagoa bilakatzen ari da iparraldean eta ilunagoa hegoaldean. Tenperaturak zero azpitik 233 graduei eusten dio.
NASAko zientzialariek Pluton planeta nanoa gero eta gorriagoa denaren berri eman dute. Hubblek hartutako irudiek erakusten dutenez, nitrogeno izoztuko gainazala distiratsuagoa bilakatzen ari da iparraldean eta ilunagoa hegoaldean. Kolore aldaketak honek baina, ez du tenperatura aldaketarik eragin eta gainazalak zero azpitik 233 graduei eusten dio.
Irudi adierazgarri horiek argi uzten dute nola nitrogeno izoztua distiratsuagoa bilakatzen ari den iparraldean eta ilunagoa hegoaldean. Espazio-agentzia estatubatuarraren arabera, "eguzkiak jotzen duen poloko izotza urtu eta beste poloa izoztu delako gertatu omen dira aldaketok".
Adituen aburuz, gainazal izoztuan gertatu diren aldaketak bat datoz planetaren orbitaren fase berri batekin. 248 urte irauten du orbita bakoitzak.