Azken belaunaldiko beira
Guardianen beirak jantzi du Dubaiko Khalifa Dorrea
Erredakzioa
174.000 metro karratu beira erabili dira 2010eko urtarrilaren 4an inauguratu zen munduko dorrerik altuena janzteko.
Laudio herrian (Araba) instalazio batzuk dituen Guardian enpresa izan da beira konbinaketa batekin Dubain eraikitako munduko dorre altuena jantzi duena. Horretarako, kalitate eta segurtasun araudi guztiak betetzen dituen beira erabili dute; 174.000 metro karratu beira, guztira. Enpresaren esanetan, plaka horien bidez "energia asko aurreztea eta atmosferara CO2-aren isuria murriztea" lortzen dute.
Kanpoko geruza SunGuard Silver 20 lineako beiraz dago egina, eta eguzki-izpien eragina kontrolatzeko aukera ez ezik, amaiera estetiko ugari emateko aukera ere eskaintzen du. Barne geruza, berriz, ClimaGuard NLT Low-E beiraz egina dago, isolamendu termiko, argi-transmisio eta eguzki-erradiazioaren transmisio handiak dituen beiraz.
Erabilitako beirek lanak zuzentzeko ardura izan duten profesionalek eskatutako baldintza estetikoak eta halakoak eraikitzeko dauden araudi zorrotzenak betetzen dituzte. Horrez gain, Guardian geruza magnetronikoek ezkutuarena egiten dute, eta desertuko klimaren gehiegizko argitasunaz babesten dute eta eraikinaren barrualdea gehiegi berotzea galarazten dute. Inguru horretan izaten diren muturreko tenperatuta aldaketei eta haize bortitzei aurre egiten ere laguntzen dute.