Itxi

Otsailaren 15era arte

Abian da 'Punto de Vista', Dokumentalen Nafarroako Jaialdia

Erredakzioa

Jem Cohen zinemagilea izan da protagonista Saide Carlos III zinema aretoetan egin den inaugurazio ekitaldian. Hamar egunetan zehar, 14 film luze eta 7 film labur ibiliko dira lehian.

Punto de Vista, Zine Dokumentalaren Nafarroako Nazioarteko jaialdia ostiral honetan hasi da Iruñeko Saide Carlos III zinema-aretoetan. Jem Cohen zinemagilea izan da protagonista lehen jardunaldian, Signal Fires&' || 'nbsp; izeneko atzera begiradarekin. Zinemagileak berak hautatu ditu ikusgai izan diren lanak. Dokumentalak bana-banan aurkeztu ditu, eta, lan bakoitzaren inguruan publikoarekin hitz egiteko aukera ere izango du jardunaldian.

Cohenen emanaldi honekin hasiko da festibalaren seigarren edizioa. Aurten 14 film luze eta 7 film labur ibiliko dira lehian Punto&' || 'nbsp;de Vista jaialdiaren Sail Ofizialean. 719 film aurkeztu dira guztira aurtengo ediziora. Lehian dauden sariak lau dira:&' || 'nbsp; Film onenaren Punto&' || 'nbsp;De VIsta Sari Nagusia (10.000 euro), Zuzendari onenaren Jean Vigo Saria (5.500 euro), Film Labur onenaren Saria (3.500 euro) eta Publikoaren Sari&' || 'nbsp;Berezia (2.500 euro). Nazioarteko epaimahaiak ere beste bi sari emango ditu, 1.250 eurokoa bakoitza.

Emanaldietarako sarrerak salgai daude Golem Yamaguchi eta Saide Carlos III zinema-aretoetan. Sarreren prezioa 3 eurokoa da eta 5 emanalditarako bonoa eros daiteke, 10 euroren truke.