Lehen multzoa
Bigarren B Maila: Izarra-Racing Ferrol, salbazioa helburu
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Barakaldok Ponferradina liderraren aurka jokatuko duen partida oso ikusgarria izango da.
Bigarren B Mailako 24. ihardunaldia bero dator oraingo asteburuan eta partida garrantzitsuekin.
Barakaldok izango du aurkari gogorrena, Ponferradina (46 puntu) liderraren aurka jokatuko baitu Ponferradan. Ezkerraldekoak bederatzigarren postuan daude 32 punturekin eta play-off postuak 6 puntura dituzte. Bigarren sailkatua den Eibarrek (45 puntu) Montañerosen aurka jokatuko du Galizian. Galiziarrak bosgarren postuan daude 38 punturekin. Alavesek (zazpigarren postua, 33 puntu) ezin du kale egin denboraldia lehen lau sailkatuen artean bukatu nahi badu. Arabarren aurkaria Carlos Pousoren Guijuelo izango da. Lemoa ere arabarren antzera dago. Arrartiarrak seigarren daude sailkapenean (33 puntu) eta Arlonagusian salbazio helburu duen Zamora izango dute aurrean.
Osasuna Bk eta Bilbao Athleticek ere puntuak behar dituzte. Gorritxoek 30 puntu dituzte eta jaistieratik puntu bakarrera dagoen Culural Leonesa (25 puntu) izango dute aurkari. Galtzeak arazoetan sartu ditzake gorritxoak. Zuri-gorriek, aldiz, 29 puntu dituzte eta hirugarren sailkatua den Palencia (40 puntu) izango dute aurkari.
Sailkapenaren behealdetik norgehiagoka garrantzitsua izango du Izarrak. Nafarrak 19. postuan daude 21 punturekin eta lau puntura dute salbazioa. Racing Ferrol izango dute aurkari eta galiziarrak ere jaitsiera postuetan murgildurik daude 23 punturekin. Jaisteko postuetan dagoen Sestao ere (24 puntu) hortik irteten saiatuko da eta horretarako Mirandes gainditu beharko du.
24. jardunaldia Lehen Multzoan:
06/02 16:00 CELTA B - LUGO
07/02 16:45 MONTAÑEROS - EIBAR
07/02 17:00 MIRANDES - SESTAO RIVER
07/02 17:00 PALENCIA - ATHLETIC B
07/02 17:00 PONFERRADINA - BARAKALDO
07/02 17:00 PONTEVEDRA - COMPOSTELA
07/02 17:00 IZARRA - RACING FERROL
07/02 17:00 LEMONA - ZAMORA
07/02 17:00 ALAVES - GUIJUELO
07/02 17:00 C. LEONESA - AT. OSASUNA