Ministroen Kontseilua
Aire kontrolatzaileen zerbitzua liberalizatzea erabaki du Gobernuak
ETB
Erredakzioa
Kontrolatzaileei lanaldia egokituko zaie eta ezingo dute urtean 80 ordu estra baino gehiago lan egin. Horrenbestez, jasotzen duten soldata izugarria murriztu nahi du Espainiako Gobernuak.
Ministro Kontseiluak aire kontrolatzaileen zerbitzua liberalizatzea erabaki du, gaur bertan indarrean sartu den dekretu baten bitartez.
Aurrerantzean Sustapen Ministerioak izango du bere gain kontrolatzaileen zerbitzuaren antolaketa, eta enpresa pribatuak ere kontratatu ahal izango ditu zerbitzu hori emateko.
AENA (Espainiako Aireportuak eta Airezko Nabigazioa) eta kontrolatzaileen arteko elkarrizketa aste honetan hautsi da, langile horien baldintzak aldatzeko akordiorik lortu gabe.
Hemendik aurrera kontrolatzaileei lanaldia egokituko zaie eta ezingo dute urtean 80 ordu estra baino gehiago lan egin. Horrenbestez, jasotzen duten soldata izugarria murriztu nahi du Gobernuak.