Itxi

Teknologia-Bideojokoak

'Mendigogame' joko polemikoak Facebookerako bertsioa atera du

Luzia Zugadi

Erredakzioa

Mozkortzea, zaborrak batzea eta limosna eskatzea dira joko honetan jokalariaren zeregin nagusiak.

Jokalaria munduko eskale onena bilakatzea helburu duen Mendigogame bideo-joko polemikoak StreetRivals bertsio berria estreinatu du gaur. Bertsio hau Facebookeko erabiltzaileei zuzenduta dago. Mozkortzea, zaborrak batzea eta limosna eskatzea dira joko honetan jokalariaren zeregin nagusiak.

Duela hiru urte kaleratu zuen Farbflut Entertainment enpresa alemaniarrak bideo-joko hau eta orain Facebookerako bertsioa iritsi berri da.

Jokalariaren jomuga, eskalea gizarte-maila altuago batera eramatea da. Horretarako, beste eskale batzuekin borrokatu, ardo botilak bildu eta musika instrumenturen bat jotzen ikasi beharko du. Abentura Londresen hasten da.

Orain arte Mendigogamek izan duen online bertsioak sekulako arrakasta eman dio joko honi eta badirudi Facebook sare sozialean ere arakasta izango duela.