Itxi

Funtzionamenduan gardentasuna

Adituen Batzordea sortuko du Osakidetzak bere kudeaketa hobetzeko

Erredakzioa

Batzordeak uda ostean ekingo dio lanari. "Osasun-langileen eta herritarren parte hartzea" ezinbestekoa dela zehaztu dute.

Jesus Maria Fernandez, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuordeak Adituen Batzorde baten eraketaren berri eman du. Uda ostean ekingo dio lanari eta Osakidetzaren kudeaketa hobetzeaz eta herritarren parte hartzea sustatzeaz arduratuko da.

Sailburuordeak azaldu duenez, egitasmo horren helburua da "Osakidetza arduratsu bat lortzea: interes orokorrei erantzuten diona eta langile zein herritarren parte hartze sistemak hobetzen dituena".

Ekitaldian izan dira Juan Manuel Cabases, Batzordeko zuzendaria eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia katedraduna, eta Jose Manuel Freire, Europako Kontseiluko Adituen Batzordeko presidentea.

Cabasek adierazi duenez, agindutako lan berria "zaila da erakunde handia eta konplexua delako", horrenbestez, "langileen eta herritarren parte hartzea" ezinbestekoa dela gaineratu du.

Freirek, bere aldetik, egitasmoak "gomendioen eta arautegi baten bidez, funtzionamenduan gardentasuna erraztuko duela" iritzi du.