Kargatzen...
Itxi

50.000 euroko fiantza

Batasunako beste zazpi buruzagi ohiri espetxealdia luzatu diete

Erredakzioa

JoseManuel Jurado Torvisco, Mikel Garaiondo Bastida, Eusebio Lasa Altuna, Mikel Etxaburu Osa, Nuria Alzugarai Garcia, Aitor Aranzabal Altuna eta Joseba Zinkunegi Garmedia dira.

Batasuna berrantolatzeagatik auzipetu zituzten zazpi laguni behin-behineko espetxealdia bi urte gehiago luzatu die Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Salak. Kartzela 50.000 euroko fidantza ordainduz saihestu dezakete guztiek, baina auzipetu dituzten ekintzak errepikatzea debekatuta dute.

Horrela, Batasunako, EHAK-ko eta ANVko zazpi buruzagi ohiak aske uztea adostu du Auzitegi Nazionalak, beti ere fidantza ordaintzen baldin badute eta euren zigorra ekarri zuten ekintza politikoetan parte hartzea "debekatuz".

Guztiek behin-behineko espetxealdian bi urte bete dituzte kartzelan eta egoera hori luzatzea ez dago justifikatuta, auzitegiaren arabera, "ihes egiteko arriskurik" ez dagoelako eta delituak errepikatzea kautela-neurriak ezarrita ekidin daitekeelako. Horrela, auzitegiaren erabakia Pernando Barrena asteazkenean aske geratzea ahalbidetu zuenarekin bat dator.

Horrela, Jose Manuel Jurado Torvisco, Mikel Garaiondo Bastida, Eusebio Lasa Altuna, Mikel Etxaburu Osa, Nuria Alzugaray Garcia, Aitor Aranzabal Altuna eta Joseba Zinkunegi Garmedia auzipetuek espetxea utzi ahal izango dute fidantza ordaindu eta gero.

2008ko otsailetik espetxean ziren zazpiak, Baltasar Garzon epailea Batasunako Mahai Nazionalaren berrantolaketa eta EHAK-k eta ANVk ETArekiko duten menpekotasunagatik ikertzen ari den auzian.

Fiskaltza

Nahiz eta Fiskaltzak behin-behineko espetxealdia luzatzea eskatu, zazpi auzipetuen egoera Barrenak zuenaren "berdina" dela azaldu du auzitegiak autoetan.

Aralar "pozik" agertu da Auzitegi Nazionalaren erabakiarekin. Komunikatu batean, "politika egiteko kalean egotea beharrezkoa" dela adierazi du Aralarrek, ondorioz, Batasunako ordezkariek "ez zuten sekula espetxea zapaldu behar".


Albisteak (2)