Itxi

Serbia

Lapur bat izoztuta hil da trabatuta geratu ostean

Erredakzioa

Garagardo botila bat hozkailu batetik lapurtzen saiatu zen Negotinen (Serbia) eta izoztuta hil zen burdin hesi batean eskua iltzatu ostean.

Gizon bat garagardo botila bat hozkailu batetik lapurtzen saiatu zen Negotineko (Serbiako hego-ekialdean) denda batean, asteazkenean, eta izoztuta hil zen burdin hesi batean eskua iltzatuta geratu ostean, Belgradoko Blic egunkariak gaur jakitera eman duenez.

40 urteko gizonaren gorpua saltzaile batek aurkitu zuen goizean, Blic egunkariaren arabera.

"Hilda zegoenik ez nekien eta oihu egin nion, edariak lapurtzen ari zela uste izan nuelako. Mugitzen ez zela ikusita, hilik zegoela ulertu nuen", azaldu zuen dendako langileak.

Gizonak burdin hesira igotzeko eta eskua bertatik sartzeko erabili zituen ontziak, dirudienez, irauli egin zirelako harrapatuta geratu zen.