Itxi

Zinema

3Dko filmeek zorabioak eta buruko mina eragin dezakete

Erredakzioa

Horretaz gain, begi bakar batez ikusten dutenek, 'begi bagoa' edota estrabismoa duten pertsonek ezin izango dute 3Dko filmeez gozatu.

Valentziako Erkidegoko Optikari eta Optometristen Elkargoak (COOCV) adierazi duenez, 3D teknologiaz egindako filmeek zorabioak, buruko mina, ikusmen bikoitza eta beste "sentsazio arraroren bat" eragin dezakete ikusmen arazo txikiak dituzten pertsonengan. Dena den, asaldura hauek soilik begietako arazoren bat dituzten pertsonengan agertzen dira.

3Dn erabiltzen den teknologia burmuinak erliebean ikusteko antzeko teknika erabiltzen da. Pantaila batean gainjartzen diren bi iruditan oinarritzen da, begi bakoitzak irudi bat ikusten du eta burmuinak irudi biak elkartzen dituenean hiru dimentsioko irudia sortzen da.

Horregatik, begi bakar batez ikusten dutenek, ''begi bagoa'' edota estrabismoa duten pertsonek ezin izango dutela 3Dko filmeez gozatu azaldu du Montalvak.

Halaber, begietako arazorik ez dituztenentzat "ez da txarra" 3Dko pelikulak ikustea.