'Basauri Con 1.0'
Zientzia fikzioaren zaleak asteburu honetan bildu dira Basaurin
Erredakzioa
Bizkaiko herrialde honek Nazioarteko Zientzia Fikzioa Bilera hartuko du asteburu honetan. Mary MacDonnell eta Edward James Olmos, 'Battlestar Galáctica' seriearen aktoreak, izango dira bertan.
Zientzia fikzioa hizpide izango du asteburu honetan Basaurin izango den ''Basauri Con 1.0'' Nazioarteko Bileran. Mary MacDonnell eta Edward James Olmos, ''Battlestar Galactica'' seriaren protagonistak, izango dira bertan, aurtengo gonbidatu bereziak baitira.
Ostiral honetan Basaurin eskainitako prentsaurrekoan, ''Avatar'' filmari buruz mintzatu da Edward James Olmos aktorea. Pelikula honek "ez bakarrik fikzio mundua, baizik eta irudiak sortzeko teknologiari ematen diogun erabilpena ere aldatuko" duelaren iritzia da Olmos.
Bere telebistako saioak hainbeste onarpena lortuko zuela ez zitzaiela inoiz bururatu adierazi du Olmosek. "Zibilizazioen arteko adiskidetzearen" kontzeptua suspertzeko Historian NBEk erabili duen lehenengo saioa da ''Battlestar Galactica''.
Bi egun hauetarako jardunaldi desberdinak prestatu dituzte antolatzaileek. Larunbata eta igandea bitartean, iruzkinei eta galderei erantzuteko mahai-inguru batzuetan hartuko dute parte MacDonellek eta Olmok. Honekin batera, bideo emanaldiak, zinema lehiaketak eta musika kontzertu bat ere antolatu dituzte. Igande arratsaldeko itxiera ekitaldiak amaiera emango dio bilerari. Bertan, sari banaketari ekingo diote.