Itxi

Telebista kameraren aurrean

Martinek barkamena eskatu du hedabideei "puta kume" deitu ostean

Telebista kamara batek Pontevedrako PPko bozeramalearen hanka-sartzea grabatu du, Alberto Nuñez Feijoo Xuntako presidentearekin zuen bilera batean.

Telmo Martin Pontevedrako PPko bozeramaleak barkamena eskatu du publikoki hedabideei "puta kume" deitu ostean, Alberto Nuñez Feijoo Xuntako presidentearekin izandako bilera batean.

Telebista kamara batek PPko bozeramalearen hanka-sartzea grabatu du, Feijoorekin hizketan zegoela "hedabideak zeudela" eta "puta kume batzuk" zirela adierazi dionean.

Hedabide batzuek bideoa publikatu ostean, Telmo Martinek ohar bat iragarri du "publikoki barkamena eskatuz, guztiz onartezinak diren adierazpen horiengatik".

Albisteak (1)