Itxi

ACB Liga

Unicaja-Lagun Aro, (97-72): Arazoak Gipuzkoa Basketentzat

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Gipuzkoarrek aurkariari lehen laurdenean soilik eutsi diote.

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek ezin izan du hain beharrezkoa zuen garaipena eskuratu Malagan Unicajaren aurka 97-72 galdu baitu.

Lehen laurdenean ondo eutsi diote aurkariari gipuzkoarrek eta lehen hamar minutuak oso parekatuak izan dira (24-20). Bigarren laurdenean, ordea, Unicajak LaguN Aro jipoitu du eta Malagakoak 48-33ko emaitzaz iritsi dira atsedenaldira.

Atsedenalditik bueltan aldea areagotzen jarraitu du Unicajak eta hirugarren laurdena abantaila handiz bukatu du (73-49). Azken laurdenean Gipuzkoa Basketi ezinezkoa egin zitzaion 24 puntuko desabantailari buelta ematea eta Unicajak erraz lortu zuen garaipena (97-72).

Fitxa teknikoa:

97 - Unicaja (24+ 24+25+24): Cook (6), Dixon (16), Welsch (6), Jiménez (12), Archibald (13)- hasierako bostekoa- Freire (0), Rodriguez (2) Rubio (2), Printezis (15), Dowdell (6) eta Freeland (19).

72 - Lagun Aro GBC (20+ 13+16+23): Sanchez (15), Barbour (7), Ignerski (15), Panko (9), Doblas (8)- hasierako bostekoa- Hopkins (0), Detrick (2), Uriz (4), Miralles (6) eta Lopez Vinuesa (6).