Itxi

Aurkikuntza

ETAk 1.500 kilo lehergai zituen ezkutatuta Portugaleko etxean

Erredakzioa

Polizia portugaldarrak prestatutako 200 kilo lehergai eztandarazi ditu. Inguruko etxeko auzokideak kaleratu egin dituzte armamentua desegiteko.

ETAk 1.500 kilo lehergai zituen ezkutatuta Portugaleko etxean.

ETAko bi ustezko kidek alokatutako etxearen garajean, 12 bidoi eta lau sakutan banatuta, 1.330 kilo nitrato amoniko aurkitu dituzte, hiru sakutan nitrato potasiko 75 kilo, 40 litro azido sulfuriko, pentrita, aluminio hautsa eta nitrometanoa aurkitu dute.

Guardia Nazional Errepublikarreko lehergailu teknikariek prestatuta zegoen 200 kilo lehergai atera dute etxetik eta harrobi batean eztandarazi egin dute.

Aurkitutako beste material guztia lehergailuak sortzeko oinarrizko produktuak dira, batez ere nitrato amonikoa, amonal lehergaia sortzeko nahasketan erabiltzen dena. ETAk material hori erabiltzen ohi du.

Lehergai kopuru handiaren arriskuagatik, Polizia portugaldarrak inguruetako auzokideak etxeetatik aterarazi ditu.

Lehergaia zuten bidoi batzuek kableak zituzten, baina ez zuten eztanda egiteko beharrezkoak diren detonagailurik ezta korronte elektrikorik.

Poliziak zenbait ordenagailu eta aztertzen ari den material ugari aurkitu du.

Bideoak (1)