Labaro Toledoren kontra
Asobal: San Antonio, atsedenaldiaren ostean nagusi (32-26)
Erredakzioa
Arratek, bestalde, porrota jaso zuen Ipuruan Naturhouse La Riojaren aurka (25-33).
Reyno de Navarra San Antoniok landutako puntuak lortu zituen Labaro Toledoren aurka (32-26). Partida oso parekatua izan zen eta Nafarroako taldean Ristanovic atezaina izan zen onena. Bigarren zatian markagailuari buelta eman zion San Antoniok eta azkenean garaipena erosoa batu zuen.
Fitxa teknikoa:
32 - Reyno de Navarra San Antonio (14+18): Ristanovic (Malik, ps), Niko (3), Ruesga (3), Malmagro (10, 6p), Nikolic (1), Nikcevic(8), Alberto (2), Gedeon (1), Dominikovic (-), Eloy (1), Jurkiewicz (2), Víctor (1) eta Crowley (-).
26 - Labaro Toledo (15+11): Moyano (Petkevicius, ps), Martinovic (2, 1p), Cepulis (3), Plaza (-), Eitutis (1), Strazdas (3), Jabato (10, 5), Herrero (-), Barbon (3, 1p), Milasevic (-), Fuentes (2) eta Angel (2).
Markagailua bost minututo: 4-1, 5-2, 7-5, 9-8, 10-11, 14-15 (atsedenaldia). 16-19, 20-20, 22-21, 26-23, 28-25, 32-26 (amaiera).
Arrateren porrota
Naturhouse La Rioja zailtasun handiegirik gabe nagusitu zen Ipuruan Arrateren aurka (25-33). Logroñokoek partida ona jokatu zuten eta gipuzkoarrek hasierako minutuetan galdu zituzten partida eskuratzeko aukera guztiak.
Fitxa teknikoa:
25 - Arrate (10+15): Voncina (Moya, ps.), Törö (5, 1p), Beljanski (4), Berrios (4), Redei (1), Tokic, Petricevic (1), Marc Garcia (1), Obrvan (2), Arroyo, Harsanyi, Serrano (1) eta Cutura (6)
33 - Naturhouse La Rioja (18+15): Aginagalde (Lorger, ps.), Ismael Juarez (6, 3p), Romero (5), Arrieta (7, 2p), Vigo (2), Sorrentino, Isaias Guardiola (6), Parra (2), Velasco, Tioumenstsev (5), Amargant eta Abrao.
Markagailua bost minuturo: 2-4, 4-7, 4-9, 8-10, 9-11, 10-18 (atsedenaldia); 13-21, 14-23, 19-24, 21-28, 23-30 eta 25-33.