Ministro europarren batzarra
Garmendiak goi-bileraren ekitaldi sorta hasi du Donostian
Erredakzioa
Zientzia eta Berrikuntza ministroak 'Siliziozko Ametsak: arte, zientzia eta teknologia EBean' erakusketari hasiera eman dio Tabakaleran. Arratsaldean, goi-bileraren nondik norakoak azalduko ditu.
Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza ministroak 12:00etan hasiera eman dio ''Siliziozko Ametsak: arte, zientzia eta teknologia EBean'' erakusketari Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan.
Aipatutako erakusketa gaur, igandea, asteartera bitartean egingo den Lehiakortasunaren Ministroen Europako Batzordearen harira antolatutako ekitaldi sortan lehenengoa da.
Markel Olan Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Odon Elorza Donostiako alkateak eta Cristina Uriarte EHUren Gipuzkoako Kanpuseko errektoreordeak egion diote harrera Garmendiari.
Politika, enpresa eta kultura arloko hainbat ordezkari izan dira inaugurazio-ekitaldian Tabakaleran, bestak beste, Juan Maria Arzak. Geroago, arratsaldean, Garmendia ministroak goi-bileran mahaiaren gainean jarriko dituzten gaien berri emango du.
Goi-bilera dela eta, segurtasun neurri handiak hartu dituzte Gipuzkoako hiriburuan.